2010/07/26

JON, Agur eta Ohore Gudari!




GARA. 26/07/2010 16:58:00
BAIONA-. Jon Anzaren gorpua ostiralean ekarri zuten Euskal Herrira Okzitaniako Tolosatik, desagertu eta hamabost hilabetera. Larunbatean omenaldia egin zioten milaka herritarrek Ziburun, eta gaur ehortzi egin dute Lapurdiko hilerri batean.
Kazeta.infok jaso duenez, ehorzketa familia eta lagunartean egin dute. Hilerriaren sarreran dagoen oroigarria apaindu dute lagunek, ikurrina, euskal presoen Euskal Herriratzea eskatzen duen banderola, eta militante donostiarraren zaletasunak islatzen zituzten zenbait objekturekin.Txalaparta eta adarraren doinupean sartu dute hilerrian Anzaren hilkutxa, xingola beltz batez eta ETAren ikurra zuen ikurrina batez estalia.
Bertso eta kantuen bidez Anzaren ibilbidea gogora ekarri eta ondoren bi lagunek hitz batzuk eskeini dizkiote. Azkenik, zazpi herritarrek ohorezko aurreskua dantzatu dute.Lurra eman aurretik, krabelin gorriak ezarri dituzte hilobian. Internazionala eta "Eusko Gudariak" abestuz amaitu dute.

2010/07/21

Auzoko jaietan Coca-Colari EZ!



Uztailak 22, Coca-Colaren aurkako Nazioarteko Eguna

Auzoko jaietako Gazte Egunaren barruan, Askapenak eta Bilbo Zaharreko gazte mungimenduak hainbat ekimen burutuko dituzte multinazional yankia salatzeko.

Jarraian, Askapena erakunde internazionalistatik helarazitako informazioa:


Atzerriko multinazionalen eta oligarkien gotorleku bilakatu da Kolonbia azken hamarkadetan. Nekazari eta jatorrizko herritarrak nekazal guneak utzi eta hirietara joan beharrean izan dira, euren lurrak kapitalaren hatzaparretan uztera behartuz. Honen adibide dira 4 miloi barne errefuxiatu eta beste 6 milioi atzerriratu. Estatuak, militar nahiz paramilitarren laguntzarekin, 50 mila desagertu eragin eta 7500 preso politiko ditu gartzeletan baldintza miserableenetan. Biztanleriaren erdia pobreziaren mugan dagoen bitartean, langileen eskubideak hutsaren parekoak dira. Pentsa, munduan hiltzen diren 3 sindikalistetatik bi Kolonbiarrak dira. Coca-cola bezalako transnazionalek lan esku merkea eta inpunitate osoa daukate nahi duten guztia egiteko. Azken urteotan, dozenaka dira erahil dituzten sindikalistak. Desagertuak, gehiago oraindik. Eta inperialismoaren ikono den freskagarriari afiliatua egotea bera nahiko arrazoi zaio langileak kaleratzeko . Kolonizazio basati honen jarraipena ezarri nahi dituzten 7 base militar yankie-ak dira: Kolonbiaren gaineko zapalkuntza gutxi balitz, ondoko herrialdeetan garatzen ari diren prozesu iraultzaileak neutralizatzea helburu duen inposaketa.
Honegatik, uztailaren 22an nazioarteko Coca-Cola-ri boikot egunean, kolonbiar herriari gure elkartasun internazionalista eskaintzeko beharra sentitzen dugu , eta zuei ere dei egiten dizuegu, bertako egoera salatzeaz gain, multinazional hauen aurkako jarrera praktikan jartzeko.


Kolonbiarren eskubideen eta independentziaren alde Euskal Herriak Coca-Colari EZ!
Gora Euskal Herria Internazionalista!!!

HERRIOK INDEPENDENTZIA!

www.askapena.org









2010/07/15

Auzoko jaietarako...AUZOLANA!


Las fiestas del barrio están a punto de comenzar y es hora de que todas y todos echemos una mano.


La primera cita es este DOMINGO, 18 DE JULIO, a las 17 horas. Se necesita el mayor número de gente para traer la txosna y comenzar a montarla.


Anima zaitezte eta mezua zabaldu! Gora auzoko jaiak!

UDALBILTZA AURRERA!



  • Denok Udalbiltzarekin!


  • Mañana viernes CONCENTRACIÓN a las 19.30 en el Arriaga.

  • El sábado, todas y todos a la manifestación, desde La Casilla, a las 17.30.

  • Página web:
  • http://www.udalbiltza.net/

2010/07/14

Gora auzoko jaiak!


Uztailak 22-25. Dena prest ederto pasatzeko...eta ez ahaztu, auzoko jaiak denonak direla eta denon bultzada behar dutela. Ondo segi eta aurrera!

GOIZALDE berria zabalik!

Uztailaren 3an "Goizalde" berriak ireki zituen ateak. Bi hilabetez itxita egon ostean, Bilbo Zaharreko herriko tabernako argiak piztu ziren berriro. Eguerdi hartan bertan "Gatza"-ren borroka eredugarriari Zornotzan egindako omenaldiaren berotan, Bilbo Zaharreko plazara hurbildutakoek bertsoak, agurra, Arantza Urkaregiren hitzak topatu zituzten, jatekoa eta edatekoa ahaztu barik, jakina!. Beraz, ongi etorri Goizalde berriari eta, batez ere, mila esker edozein modutan laguntza eskaini duzuenoi guztioi. Zuok zarete proiektu honen motorra eta denon esku dago aurrera egitea. Urte askotarako!




"Bilbozahargorri" berriro zuengana!

Geldiune txiki baten ostean, hona hemen Bilbozahargorri indarberritua!Beraz, anima zaitezte hobetze aldera ekarpenak egitera.

Después de un pequeño parón, aquí volvemos con un renovado Bilbozahargorri! Así que, animaros a hacer aportaciones para mejorarlo.