2010/07/26

JON, Agur eta Ohore Gudari!




GARA. 26/07/2010 16:58:00
BAIONA-. Jon Anzaren gorpua ostiralean ekarri zuten Euskal Herrira Okzitaniako Tolosatik, desagertu eta hamabost hilabetera. Larunbatean omenaldia egin zioten milaka herritarrek Ziburun, eta gaur ehortzi egin dute Lapurdiko hilerri batean.
Kazeta.infok jaso duenez, ehorzketa familia eta lagunartean egin dute. Hilerriaren sarreran dagoen oroigarria apaindu dute lagunek, ikurrina, euskal presoen Euskal Herriratzea eskatzen duen banderola, eta militante donostiarraren zaletasunak islatzen zituzten zenbait objekturekin.Txalaparta eta adarraren doinupean sartu dute hilerrian Anzaren hilkutxa, xingola beltz batez eta ETAren ikurra zuen ikurrina batez estalia.
Bertso eta kantuen bidez Anzaren ibilbidea gogora ekarri eta ondoren bi lagunek hitz batzuk eskeini dizkiote. Azkenik, zazpi herritarrek ohorezko aurreskua dantzatu dute.Lurra eman aurretik, krabelin gorriak ezarri dituzte hilobian. Internazionala eta "Eusko Gudariak" abestuz amaitu dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario